Eskola kiroleko lizentziaren estaldura


Eskola kiroleko programaren jardueretan izena emanda dauden parte-hartzaileek (baita futbol, saskibaloi, eskubaloi eta errugbi modalitateetako hastapeneko unitateetako partehartzaileek ere) aseguru poliza bat izango dute, honako arrisku hauen estaldura bermatuko dizkiena: istripu asegurua, erantzukizun zibila, galera anatomiko eta funtzionalengatiko kalte ordaina eta heriotza, ikasleen amak/aitak edo legezko tutoreak aseguru pribatua duen kasuetan izan ezik. Horregatik, garrantzitsua da eskola-kiroleko taldeko arduradunak taldeko parte-hartzaile bakoitzaren kasuistika ezagutzea.

Estaldura horien onuradun izango da Gipuzkoako eskola kiroleko programaren barruko jardueretan parte hartzeko izena emanda dagoen edozein kirolari, entrenatzaile, monitore eta delegatu, horretarako prestatuta dagoen aplikazio informatikoaren bidez egin badu.

Aseguruak, halaber, jarduerarako bidean izandako edozein istripu estaltzen die eskola kiroleko aplikazioan inskribatuta dauden parte-hartzaileei, bai eta gertatutako istripuaren ondorioz beharrezkoa izan daitekeen errehabilitazio saioak.

Aurkitu hemen Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola kiroleko asegurua